Herri galdeketa egingo dute Erripagañaren izaera administratiboaz

Prozesu parte hartzaile bat jarriko dute martxan, eta 2025ean burutuko dute, galdeketa batekin, Erripagañaren etorkizun administratiboa erabakitzeko.

Erripagañako bizilagunen protesta, auzorako zerbitzu publikoak eskatzeko. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Erripagañako bizilagunen protesta, auzorako zerbitzu publikoak eskatzeko. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
xabier martin
2024ko maiatzaren 17a
14:50
Entzun

Iruñea, Burlata, Uharte eta Eguesibarren lurretan da gaur egun Erripagaña auzoa, baina baliteke hori aldatzea urtebete barru. Hiri eta herri horietako alkateek batzarra egin dute, eta prozesu parte hartzaile bat martxan jartzea adostu dute, auzoaren etorkizun administratiboaren inguruan. Prozesu horrek herri galdeketa bat ere jasoko luke. Prozesuaren amaieran galdetuko litzaieke auzotarrei, eta, emaitzen arabera, Erripagaña Iruñeko auzo bihurtuko litzateke.

«Gaur egun Erripagañak duen egoerari alternatiba bat topatzea» da prozesuaren helburua, Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, «adostua eta egonkorra». Prozesuak hiru fase izango ditu lau hilabeteko tartean. Horren amaieran iritsiko litzateke herri galdeketa, eta emaitzak «lotesleak» lirateke.

Iruñea, Burlata, Uharte eta Eguesibarko alkateek, Joseba Asiron, Alfredo Arruiz, Berta Arizkun eta Xuriñe Peñasek, txosten sozioekonomikoak partekatu dituzte, Erripagañak auzo bateratu bihurtzeko zer aukera dituen aztertzeko, eta bakoitzak Erripagañarentzat duen aurrekontua mahai gainean jarri da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.