HERRI GALDEKETARAKO DEIALDIA. Ibarretxek herritarrak deitu ditu, itaunei buruz beren kabuz erabaki dezaten

Urriaren 25ean egin nahi duen kontsultako bi galderen xehetasunak eman ditu lehendakariak

Edurne Begiristain.
2008ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
ETAren indarkeriaren amaiera elkarrizketatua bultzatzearekin etaalderdiek erabakitzeko eskubidearen ingurukoakordioa lortzearekin ados dauden ala ez galdetu nahi die Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrei urriaren 25ean. Galdera horiek idatziak dituen botopaper zuri-berdea eskuetan azaldu zen atzo lehendakaria Ajuria Eneko jauregian, bere gobernuko sailburu guztiak atzean zituela. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako bi galderak ditu botopaperak, eta herritarrekurriaren 25ean horiek irakurtzea eta haien inguruan erabakitzea nahiko lukeela esan zuen Ibarretxek.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin akordioa egiteko saioak huts egin ondoren erabaki du Jaurlaritzak galdeketara deitzea, lehendakariaren esanetan. «Ez gaude prest une oro konponbiderik gabeko gurpil zoroan bizitzeko», ohartarazi zuen. Eta erantsi zuen gizartea ez dagoela prest «ETAren iragan suntsitzailera» eta erakundeen arteko elkarrizketarik gabeko egoerara bueltatzeko, ezta ETAriagenda politikoazehazteko giltza emateko ere.

Jaurlaritzak «ekimen politikoa» hartu eta herriaren «gidaritza» politikoa berreskuratu nahi duelako eman nahi die hitza EAEko herritarrei. Eta, hartarako, lehendakariak «45 segundo» hartzeko eskatu die herritarrei, kontsultarako bi galderak ongi irakurri eta mamitu ditzaten, eta beren kabuz erabaki dezaten. «Espero dugu herritar bakoitzak 45 segundo hartuko dituela bi galdera xumeak irakurtzeko, eta ondoren erabaki dezala zer egin behar duen».

Herri kontsultan egin nahi dituen galdera horienformulazio zehatza azaltzeko agertu zen komunikabideen aurrera EAEko lehendakaria, ezohiko gobernu kontseiluak herri kontsulta arautzeko lege egitasmoa onartu ostean egindako agerraldian. Eta xehetasunak emanda arrazoitu zituen bi itaun horien zergatiak.

Lehenbiziko galderaren bitartez, euskal gizartearen «konpromiso etikoa» bilatu nahi du lehendakariak, ETAri indarkeria behin betiko uzteko eskatzeko. Hartarako, herritarrei itaundu nahi die ea ados dauden indarkeria elkarrizketa bidez amaitzeko prozesu bat bultzatzearekin baldin eta ETAk aurrez «bortxakeriari» behin betiko uzteko borondate argia erakusten badu. «ETA dagokion lekuan jarri nahi dugu, indarkeria behin betiko utz dezala exijituz», azaldu zuen. Bakea bilatzea lehentasuna delako egin du galdera hori lehendakariak, eta Ajuria Eneko Ituna eta Espainiako Diputatuen Kongresuak 2005eko maiatzean onartutako ebazpenak oinarri hartu ditu. Lehendakariaren esanetan, horixe da ETA arbuiatzeko modurik «eraginkorrena», hau da, ETAri gai politikoak berari ez dagozkiola esatea, alderdi politikoei baizik.

Bigarren galderaren bitartez, berriz, euskal gizartearen «konpromiso demokratikoa» lortu nahi du Ibarretxek, erabakitzeko eskubidearen inguruan alderdiek erdietsitako akordioaren bitartez egoera politikoa desblokeatze aldera. Alderdiek lortutako akordio hori 2010. urtea amaitu baino lehen erreferendumean berrestea nahi du lehendakariak. «Euskaldunen arteko akordioa nahi dugu, alderdi politiko guztiei dei eginaz Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz negoziatu eta akordioa lor dezaten», argitu zuen.Izan ere, lehendakariak uste du erabakitzeko eskubidea gauzatzeak Espainiako Estatuarekiko harreman politikoa zehazteko ez ezik «elkarbizitza» bermatzeko eta gizarteari «ongizatea» ekartzeko ere balio izango duela. Erabaki eskubidearen inguruko akordio hori Estatuak errespetatu beharko duela erantsi zuen.



PROZESUAREN ZILEGITASUNA.Gizarteari «segurtasun juridikoa» emateko onartu du Jaurlaritzak kontsultarako lege egitasmoa, lehendakariak azaldu zuenez. Haren esanetan, euskal gizarteak zabaldu behar du egoera politikoa desblokeatzeko prozesua urriaren 25eko kontsultarekin, eta hura itxi 2010eko erreferendumarekin. Ez ETAk, ez Madrilek ez dutela prozesu horren gidaritza hartu behar azpimarratu zuen. «Euskal gizarteak izan behar du bide osoari zilegitasuna eman behar diona, hasieratik amaierara arte». Hala, asmo hori bururaino eramateko prest dagoela azaldu zuen.

Galdeketa egingo dela sinetsita hitz egin zuen Ibarretxek Ajuria Eneko agerraldian. Ez zuen momentu batean ere zalantzan jarri herri galdeketa datorren urriaren 25ean egin egingo dela. Izan ere, Eusko Legebiltzarraren «baiezko borobila» espero du Ibarretxek datorren ekainaren 27ko bozketan, eta ez du ulertzen zergatik izan daitekeen norbait herriari hitza emateko «beldur». «Ezin da ulertu herriaren iritzia zein den jakiteak nolatan zatitu dezakeen gizartea». Kontsultarako lege proposamena aurrera irteteko gehiengo soila nahikoa izango bada ere, lehendakariak alderdi guztien baietza espero du, ziur baitago ez dela legebiltzar talderik egongo «Euskal Herriari hitza emateari uko egingo dionik».

Halaber, ez du beharrezkoa ikusten lege egitasmoa gainerako alderdiekin adostu behar izatea, Jaurlaritzak onartu duena «lege berezia» izan den neurrian. Haren esanetan, taldeek Legebiltzarreko osoko bilkuran izango dute aukera proiektuari buruzko iritzia emateko, ez lehenago. Herriaren gidaritza hartzeko «erantzunkizuna» Jaurlaritzari dagokion neurrian, alderdiek proposamena «blokeatzea» ez duela onartuko ohartarazi zuen, gainera. Nolanahi ere, Legebiltzarrak lege proposamena atzera botako baluhauteskundeetara deituko dituen galdetuta, zer egingo duen ez zuen argitu nahi izan.

Nolanahi ere, argi eta garbi utzi zuen berak proposatzen duena ez dela erreferenduma, galdeketa edo kontsultabaizik. Hargatik azpimarratu zuen herri kontsultaerabat «legezkoa, legitimoaeta demokratikoa» dela. Haren hitzetan, herri galdeketak ez du behar Espainiako Gobernuaren baimenik,eta, beraz, ez du Espainiako Konstituzioaren 149. artikuluaren araberako tramitea eraman behar, ez baitu ezertara behartuko. Horrenbestez, ez du espero Zapateroren gobernuak lege egitasmoari helegiterik jarriko dionik. Kontsultaren emaitza balio juridikorik izango ez badu ere, «balio politiko eta demokratiko osoa» izango duela azpimarratu zuen.

Kontsulta arautzen duen lege egitasmoa gaur bertan eramango du lehendakariak Eusko Legebiltzarrera, 11:45ean. Eusko Jaurlaritzako kontseilu politikoaren izenean aurkeztuko dio proiektua Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteari, Joseba Azkarraga eta Javier Madrazo sailburuek lagunduta. Une horretatik aurrera hasiko da lege egitasmoaren tramitazioa.

Legebiltzarreko Mahaiak datorren asteartean erabakiko du irakurketa bakarrarekin tramitatuko duen ala ez; izan ere, Eusko Legebiltzarreko araudiaren 119.3 artikuluakaukera ematen du «ezohiko eta premiazko gaietan» gisa horretako prozedura eraman ahal izateko.



GaLDeraK

1. galdera Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?

2. galdera Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.