Josu Goia

Herrigintzaren ertzetako zizelkaria

Josu Goia hil da, ezker abertzaleko kide historikoa. Nafarroako parlamentari, HBko Mahai Nazionaleko kide eta Berako alkate izateaz gain, kulturgintzaren alor ugaritan jardun zen. 71 urte zituen.

jon olano
2018ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Buruan beti badut zerbait». Hala esan zion Josu Goiak BERRIAri 2008an eginiko elkarrizketa batean, eta haren ibilbideak berretsi egiten du ez zela geldirik egotekoa. Urte luzez aritu zen herrigintzan lanean, esparru ezberdinetan; nagusiki, politikagintzan, baina baita kulturgintzaren adierazpide ugaritan ere. Goia 1947an jaio zen Beran (Nafarroa), eta atzo hil zen, 71 urte zituela. Hileta gaur izango da Berako elizan, 17:00etan.

Sorterria da Goiaren jardunbide poliedrikoaren erakusgarri nabarmena: han izan zen suhiltzaileen taldeko boluntario, organista, ikastolaren sortzaile, hiru legealditan zinegotzi eta, 1999tik 2003ra, alkate. Alkatetzari eusteko, bozetara aurkeztu zen 2003an, baina Espainiako Auzitegi Gorenak debekatu egin zituen ezker abertzalearen hainbat zerrenda; tartean, Beraginez, Goia zerrendaburu zeramana. Ordurako, aritua zen politikagintzan; Frankismo osteko lehen legealdian, parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan, eta Herri Batasunaren aurreneko Mahai Nazionalean hartu zuen parte.

Kulturgintzari dagokionez, Josu Goiaren filosofia larrugorritan diskoa argitaratu zuen 2007an; Encuentros con la Guardia Civil liburua ere plazaratu zuen, umorearen bidez Guardia Zibilarekin izandako bizipenak jasotzeko, eta eskulturan ere jardun zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.