Herritar guztiek «euskara doan ikasteko duten eskubidea» aldarrikatu du EPk

Gorrotxategik «inbertsio handiagoa» eskatu du euskara sustatzeko. Korrikan hamar kilometro egingo dituztela iragarri du Elkarrekin Podemosek.

Miren Gorrotxategi
Miren Gorrotxategi, Bilbon egindako agerraldian. BERRIA
gotzon hermosilla
Bilbo
2024ko martxoaren 6a
13:30
Entzun

Elkarrekin Podemos koalizioko lehendakarigai Miren Gorrotxategik babesa azaldu dio Korrikari, eta «herritar guztiek euskara doan ikasteko eskubidea» aldarrikatu du: «Askoz gehiago inbertitu behar dugu euskara aisialdian, kulturan eta ingurune digitaletan sustatzeko eta, batez ere, gizarte osoak euskara ikasteko aukera izan dezan bermatzeko. Aurrera egin behar dugu euskaraz jakiteko eta ikasteko eskubidearen unibertsalizazioan».

Gorrotxategik esan duenez, C1 maila lortu arteko ikaste prozesuak «erabat doakoa» izan behar du, eta iragarri du EPk jarraituko duela «kontziliazioaren eta ordu malgutasunaren alde» egiten helburu hori lortze aldera: «Doako euskara eskolak behar ditugu herritar guztientzat».

Azaldu duenez, EP «buru belarri» arituko da Korrikaren alde, eta koalizioaren ordezkariek hamar kilometrotan parte hartuko dute euskararen aldeko lasterraldian: Gasteizen, Durangon (Bizkaia), Irunen, Errenterian eta Beasainen (Gipuzkoa), besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.