Irudia. Donostia
HERRITARRON EPAIA, AZKEN HILABETEAN
Donostian, Azkainen eta Donibane Garazin izan da asteburuan, eta azken hilabetean sartuta egingo du aurrera, horrenbestez, Herritarron Epaiak, Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren —Parot doktrinaren— kontra abian jarritako egitasmoak. Gaur eta ostiralean Bilboko jaietan jasoko dira egitasmo horren inguruko ekarpenak, eta larunbatean Basusarrin (Lapurdi) eta Arbizun (Nafarroa). Irailaren 14an egingo da amaiera ekitaldia, Iruñeko Anaitasunan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu