hezkuntza

Hezkuntza Saila eta sindikatuak berriz bilduko dira datorren astean, gaur ez baitute akordiorik lortu

2006ko abenduaren 11
18:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Akordioak lortze aldera bilera egin dute gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta hezkuntza publiko ez unibertsitarioko langileen sindikatuek. Ez dute akordiorik lortu, eta beraz, berriz bilduko dira datorren astean. Gabonen aurretik lortu nahi dute akordioa.

Jaurlaritzak esan du gerturatzeak izan direla gaurko bileran, baina, bestelako bertsioa eman du UGT sindikatuak. Sindikatu horren arabera, "bilera luzea izan da denboran, baina motza edukietan".

Hezkuntza publiko ez unibertsitarioko langileek greba egun bana egin zuten lurralde bakoitzean, lan baldintzak hobetzeko eskatuz. Momentuz ez da mobilizazio gehiago aurreikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.