Abuztuaren 12ko goizaldean gertatu zen erasoa. Udaletxetik gertu dagoen taberna baten kanpoaldean zegoen gaztea, neska batekin hitz egiten, eta gizon bat gerturatu, eta buruan jo zuen. Ondorioz, Urnietako gaztea lurrera erori zen, eta kolpea hartu zuen buruan.
Gaztea erietxera eraman zuten berehala, eta, hainbat ebakuntzaren ostean, koman sartu zen, eta hala egon da geroztik. Erasotzailea, berriz, 24 orduren buruan atxilotu zuen Ertzaintzak. Epaileak espetxeratzea erabaki zuen, lesio arinak eragitea egotzita.
Gaur eman dute Urnietako gaztearen heriotzaren berri.