Hildako bana izan dira, Puiun eta Errezilen, bi trafiko ezbeharretan

Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute Puiun, N-121ean. Errezilen, motor bat bidetik irten da, GI-2634 errepidean.

N-121ean izan da istripua, Puiu parean (Nafarroa). BERRIA
N-121ean izan da istripua, Puiu parean (Nafarroa). BERRIA
kristina martin
2025eko ekainaren 27a
17:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi pertsona hil dira gaur, Puiun (Nafarroa) eta Errezilen (Gipuzkoa), trafiko istripuan. 

Puiuko ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da, N-121ean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute Iruñea eta Tutera lotzen dituen errepide horretan. Turismoaren gidaria —bakarrik zihoan— hil da ezbeharraren ondorioz. Kamioia irauli egin da, eta, errepidea oztopatzen ari zenez, bidea itxi behar izan dute, eta AP-15 autobidetik bideratu dute trafikoa. Suhiltzaileak, anbulantziak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira istripua gertatu den lekura.

Beste hildako bat izan da Errezilen, GI-2634 errepidean. Motor bat bidetik irten da, eta gidaria hil egin da ezbeharrean. Ertzaintzak jakinarazi du ikerketa bat abiatu duela istripuaren zergatiak argitzen saiatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.