Hildako bat Tafallan, furgoneta baten eta uzta makina baten arteko istripuan

Nafarroan, ibilgailu batek eta uzta biltzeko makina batek elkar jo dute gaur ere. Atzo gauza bera gertatu zen Cintruenigon, eta ez zen hildakorik izan; 47 urteko emakume bat zauritu zen.

Foruzain bat istripu batean, artxiboko irudian. FORUZAINGOA
Foruzain bat istripu batean, artxiboko irudian. FORUZAINGOA
14789412 kepa
Tafalla
2025eko irailaren 17a
11:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bigarren egunez jarraian, furgoneta batek eta uzta biltzeko makina batek elkar jo dute Nafarroako errepideetan. Atzoko istripua goizeko seiak inguruan gertatu zen N-113an, Cintruenigon, eta 47 urteko emakume bat zauritu zen; furgonetako gidaria, hain zuzen. Gaurko ezbeharrak, ordea, ondorio larriagoak izan ditu: NA-132 errepidean gertatu da, Tafalla parean, eta istripuaren ondorioz furgonetako gidaria hil da. Ezbeharra goizeko bederatzietan gertatu da.

Nafarroako Suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu dira Tafalla ingurura, istripuaren berri izan ostean, Efe albiste agentziak jakinarazi duenez. Gertatutakoa ikertzen ari dira. Atzo zauritutako emakumeari dagokionez, Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman zuten, kolpe ugari baitzituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.