«Lau aldiz abortatu dut, borondatez hirutan: lehenengoz, 15 urterekin; bigarrenez, 20 bat urterekin; eta hirugarrenez, 30 ingururekin. Ez naiz hipokrita izango, nahi gabeko haurduntzeak beti izan dira akats beraren ondorio: antisorgailurik ez erabiltzea, kondoi bat beti eskura izateko seriotasun falta, eta arrisku praktikak egitea.
»15 urterekin ez nuen abortatzeko inolako dudarik izan; gainera, babes handia izan genuen gurasoen aldetik: nire eta mutil-lagunaren amek eraman gintuzten Miarritzera. Bigarrena ere erabaki erraza izan zen, baina hirugarrena zailagoa izan zen: nik ama izan nahi nuen, baina une hartan ezinezkoa zen, oso egoera ekonomiko prekarioan geunden, bikote harremana ere oso gaztea zen... Dena den, abortu guztietan oso txarto pasatu dut, min fisiko handia eragin zidatelako, bai pilulen bidez, bai ebakuntzaz.
»Inolako traumarik gabe abortatu izan dut; bat ere ez zait damutu, baina abortatzea ez da atsegina. Ez nuke gai hau arinkeriaz jorratu nahi. Nik uste dut bizitzan behar beste aldiz abortatu behar dela; bestela, pentsa, orain lau seme-alaba izango nituzke, eta ahaztu kantatzeaz. Baina, aldi berean, jakin behar dugu abortatzea ez dela txorakeria bat, eta kontrazepzioarekin arduratsu izan behar dugu».
Sorkun Rubio. Abeslaria (37 urte)
«Hiru aldiz abortatu dut, baina abortua ez da atsegina»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu