Gau bakarrean hiru genero indarkeria kasu jazo dira Bilbon; hiru emakumeri eraso egin diete hiru gizonezkok, eta Basurtuko erietxeak artatu ditu hiru emakume zaurituak. Basurtuko Ospitalea izan da Ertzaintzari erasoetako baten berri eman diona; andre zauritua erietxean agertu zen herenegun, erasoa goizaldeko ordu batean gertatu zela azalduz. Erietxeak ertzainei berri eman, eta haiek 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten.
Beste bi erasoak goizaldeko seiak aldera jazo ziren, igandean. Deustuan 39 urteko gizon bat eta Boluetan 30 urteko beste bat atxilotu zituzten ertzainek. Deustuko atxilotuari leporatu diote bikotekideari aurpegian jo izana. Boluetan atxilotutako gizonak, berriz, bikotekide ohiari eraso egin ziola azaldu du Ertzaintzak. Gizonak sexu harremanak edukitzea proposatu zion, eta emakumeak uko egin zion; orduan hasi zirela kolpeak azaldu du andreak.
Ostiral arratsaldean, berriz, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizko udaltzainek, bikotekideari jotzea leporatuta. Emakumea gurpil aulkian zegoen, eta lokal publiko batean jazo zen erasoa, lekukoen arabera.
Hiru neska bortxatzea
Orain bost urte interpelatu zuten Christian Goy, Baionako Goi Instantziako Auzitegiko prokuradore izandakoa, bost neska adingabe bortxatzea egotzita. Erasoak 1980ko hamarkadako azken urteen eta 1997 artean gertatu ziren, Bordelen (Frantzia). Gaur hasiko dute haren aurkako epaiketa, Bordeleko auzitegi kriminalean. Bost neska bortxatzea egotzi bazioten ere, hiruri eraso egiteagatik epaituko dute, iraungi egin direlako leporatzen zaizkion gertaeretako batzuk. Espero dute ostiralean bukatuko dela auzia.
Hiru andreri eraso egin diete Bilbon gau bakarrean
Christian Goy Baionan auzitegiko prokuradore ordezko izana epaituko dute gaur, adingabeak bortxatzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu