Hiru gizon salatu dituzte aurtengo sanferminetan, ukituak egiteagatik, eta Iruñeko guardiako epaitegiak hirurak zigortu ditu. Hiru gizonak kondenatu dituzten arren, ez dute zabaldu zigorren inguruko informaziorik.
Iruñeko Udalak eraso sexistarik gabeko bestak bultzatu nahi ditu, eta, horretarako, protokolo bat zehaztu du. Iruñeko Udalak zabaldutako bandoan, besta parekideak egitea denen ardura dela idatzi du, eta herritarrei gogorarazi die eraso bat ikustekotan biktimari laguntzeko eta erasotzailea baztertzeko.
Atzo, lelo matxistak zituzten hainbat txapa erretiratu zituen Foruzaingoak.
Gaurko entzierroa ere azkarra eta garbia izan da.