Errepideak

Hiru lagun hil dira A-63an, Donibane Lohizunen, kamioi batek bi auto jota

Beste bi lagun larri zauritu dira. Autobidea guztiz egon da Baiona eta Irun artean, Gipuzkoarako noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira. 11:00ak inguruan zabaldu dute bide bat Gipuzkoa aldera.

2008ko urriaren 10a
11:07
Entzun
Errepide istripu handia gertatu da goizeko zazpi eta erdiak pasatxo zirela A-63 autobidean, Donibane Lohizune (Lapurdi) parean: kamioi batek kontrako noranzkoan zihoazen bi ibilgailu aurrean eraman ditu. Ondorioz, hiru lagun hil dira eta beste bi larri zauritu. Autoetako bidaiariak dira hiru hildakoak, kamioi gidaria larri zaurituetako bat, eta autoetako bateko bidaiaria larri zauritutako bestea.

Autobideko arduradunek azaldu dutenez, pare horretan errepidea hobetzeko lanetan ari dira, eta, ondorioz, Baionako noranzkoko bideak itxita zeuden. Hori dela eta, Gipuzkoa alderako bietako bat Baionarantzjoateko zeukaten egokituta. Agi denez, kamioia ez ohartu horrekin, eta horregatik ereman ditu aurrean beste bi ibilgailuak.

Donibane Lohizuneko iparraldeko sarreran inguruan gertatu da ezbeharra. Istripuaren ondorioz traban geratu dira ibilgailuak, eta autobidea guztiz itxi behar izan dute Baiona eta Irun (Gipuzkoa) artean, Gipuzkoa aldera.Hori dela eta, 15 kilometroko auto ilarak sortu dira. 11:00k inguruan Gipuzkoa aldera bide bat zabaltzea lortu dute, eta arinten ari dira ilarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.