Hirugarren graduak txosten «zorrotzetan» oinarrituta eman direla esan du Urkulluk
GASTEIZ. Espainiako Auzitegi Nazionalak bost euskal presori atzera botatako gradu progresioez mintzatu ziren atzo Eusko Legebiltzarrean. «ETAko presoei erraztasun gehiago ematea» egotzi zion Jaurlaritzari PP-C's-eko bozeramaile Carlos Iturgaizek. Iñigo Urkullu lehendakariak, ordea, babestu egin zuen hirugarren graduak eman izana, eta azaldu zuen aldaketa horiek «berme guztiak» dituztela: «Tratamendu Batzordeak txosten indibidualizatu, zorrotz eta profesionalak egiten ditu aurrez. Irizpideak berberak dira preso guztientzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu