Multzo horretan sartzen diren pertsonak ezaugarri komunak dituzte. Hartara, ez dute ostatu egonkorrik ezta etxebizitzarik ere; baliabide ekonomiko egokirik gabeko pertsonak dira; eta, batez ere, familiarekin inolako loturarik ez duten pertsonak dira, eta ez dute lotura afektibo edo soziala.
Orain dela gutxi arte,etxerik gabeko pertsonaren eredu arketipikoa erabili izan da. Alegia, adin ertaineko gizon bakartia, zirtzila eta zaputza, bere ondasunak gainean zituela joaten zena leku batetik bestera, eta arazo psikologikoak edukitzearen seinaleak zituena. Aitzitik, azken urte hauetan etxegabekoen profila erabat aldatu da, eta hirietan bizi diren etxerik gabeko lagunen %5 baino gutxiagok egiten dute bat eredu horrekin.
Egun, profila askoz ere heterogeneoagoa da: etxegabekoen erdiak etorkinak dira, asko eta asko gazteak, buruko gaixotasunak dituzte etxegabeko ugarik, eta %25 emakumezkoak dira. Gainera, banakoak soilik ez, familia ugari daude bazterkeria egoera larrian.
Hala jasotzen du Arartekoak atzo goizean aurkeztu zuen txosten berri batek. Etxerik gabe eta bazterkeria larrian dauden pertsonen premiei emandako erantzuna izenburupean, kale gorrian bizi direnei buruzko diagnosia egin dute, eta horien inguruan sortuz joan diren baliabideen sarea nolakoa den aztertu.
Iñigo Lamarcak azaldu zuenez, egun, EAEko baliabide sozialak askotarikoak dira. «Bazterkeria larria jasaten duten lagunen profila oso heterogeneoa da, eta erantzun maila ezberdinak daude: lo egiteko lekua eskaintzen dituzten zerbitzuak, jateko ematen dutenak, eta abar». Arartekoaren datuen arabera, EAEn etxerik gabeek lo egiteko 1.135 toki daude, 600 toki eguna pasatzeko, eta egunero 800 jatordu banatzen dira. Baliabide gehienak gobernuz kanpoko erakunde pribatuek kudeatzen dituzte.
LEGEAREN BEHARRA. Giza baliabide horietan dauden akatsak,eta estali gabe dauden beharrak ere biltzen ditu Arartekoaren ezohiko txostenak, eta horiek konpontzeko neurriak proposatzen ditu. Lamarcaren irudiko, arazo nagusia da baliabide sozialak behar bezala arautu gabe daudela. «Araudian hutsune izugarriak daude, eta horrek gabezia eta koordinazio falta nabarmenak sortzen ditu».
Horri aurre egiteko instituzio publiko bakoitzaren eskumenak zehaztu behar direla azaldu zuen Arartekoak, eta irizpide orokorrak ezarri. Horretarako, biderik egokiena Jaurlaritzak baliabide sozialak arautzeko legea onartzea litzatekeela esan zuen Lamarcak, foru aldundiek eta udalek esparru horretan dituzten eskumenak kontutan hartuta.
Atzemandako bigarren arazo nagusia giza baliabideen eskasia da. «Kopuruari dagokionez zerbitzu hauek gainezka daude, eta ikuspuntu kualitatibo batetik zerbitzuek ez dute bazterketa larrian bizi diren lagunen beharrak asetzen», esan zuen Arartekoak.
############
JUAN CARLOS BECERRA Berriotxoa kolektiboko kidea
«Ez du ematen, baina Administrazioak ere eragiten du bazterketa kasuetan»
J.M. PASTORDonostia
Berriotxoa kolektiboko kidearen ustez, gizarte laguntzek ez diote beti bazterketari aurre egiten. Batzuetan, Administrazioak ez du behar adina diru jartzen pobreziaren kontra. Iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 4.000 familiari pasa zitzaien hori.
Pobrezia handitzearen arriskuaz mintzatu da arartekoa. Eredu sozialaz hausnarketa egiteko esan du. Zuen hausnarketa ildo horretatik doa?
Egia da desberdintasun eta bazterketa kasu horiek gertatzen ari direla. Hori da errealitatea. Baina errealitatea beste bat ere bada: Administrazioak baliabideak dituela egoera latz horiei aurre egiteko. Gizarte eredu hau ez da zerutik erori, ez da kasualitatez sortu, pausoak eman dira hona heltzeko. Esaterako, lan merkatuaren arloan egin den azken erreforma ustez behin-behineko lan kontratuak bukatzeko zen, baina praktikan merkatu egingo du kaleratzea. Ez du ematen baina Administrazioak ere eragiten du bazterketa kasuetan.
Txostenak dio gizarte bazterketari aurre egiteko baliabideak ez direla nahikoa.
Horretan ados gaude, ez da oso azkarra izan behar ados egoteko. Hemen oinarrizko errenta eta larrialdi sozialaren aurkako laguntzak daude. 2005ean EAEko 4.000 familia laguntza horiek jaso gabe geratu ziren. Dena ondo zegoen, laguntzak jasotzeko txostenean erantzun positiboa eman zitzaien haien eskaerei, baina Administrazioak ezin izan zien ezer eman, dirurik ez zegoelako. Eta askotan ematen dizutena ez da nahikoa behar duzuna izateko.
Arartekoak dio gizarte zerbitzuak izateko eskubidea definitu behar dela. Eskubide hori barneratuta dauka gizarteak?
Nire iritziz, jendeak argi dauka duintasun minimoarekin bizitzeko eskubide batzuk badaudela hezkuntza, etxebizitza eta osasunaren arloan. Inork ez du esaten, adibidez, osasun zerbitzuek eredu anglosaxoiari segi behar diotenik. Jendeak argi dauka hori. Administrazioak ere horrela uste ote duen beste kontu bat da. Azken batean, egiten diren erreformak ez dira zerbitzu edo eskubide horiek hedatzeko, unibertsal bihurtzeko, bidean oztopo gehiago jartzeko baizik.
Etxerik gabekoen %20 emakumeak dira. Horrek ez du pobreziaren feminizazioaren errealitatea desitxuratzen?
Bazterketa zein den ikusi behar da. Noski, etxerik gabe kalean edo aterpeetan bizi direnak soilik hartzen badituzu kontuan, orduan... Baina guk ditugun datuen arabera, Barakaldon gizarte laguntzak eskatzen dituztenen %76 emakumezkoak dira. Horietatik %25, 65 urtetik gorakoak dira, eta %20, alargunak. Horixe da errealitatea. Pobrezia egoera emakumeek sufritzen dute modurik gordinenean.
############
«Araudian hutsune izugarriak daude, horrek gabezia eta koordinazio falta izugarria sortzen du»
«Gizarte zerbitzuak gainezka daude, eta ez dituzte etxerik gabeko lagunen beharrak betetzen»
iñigo lamarca
eaeko arartekoa
etxegabetasunerako bidea
«Lana bilatzeko geldituko naiz, eta familiari dirua bidaltzeko»
Gizonezkoa, 20 urte. 5 urte kalean
«Adin txikikoa nintzela, Espainiara iritsi nintzen, autobus baten behekaldeari helduta.Hiri askotan egon naiz, baita atzerrian ere. Azkenean itzuli nintzen, baina eznengoen pozik bizi nintzenlekuan, lana nuen, baina baldintzak txarrak ziren, eta jendea osoarrazista zen. Pentsatu nuen iparraldean tratu hobea hartukonuela, eta horrela izan da. Bidaia-txartela erosi eta hona etorri nintzen. Hemen jendea ez dago etengabe neuri begira, 'europarragoak' dira, bakoitza bere gauzetan sartzen da; ez dira neurekin horrenbeste sartzen eta tratu hobea ematen didate. (...) Gertatu den guztia gertatuta ere, berriro etorriko nintzateke, eta lana bilatzeko geldituko naiz, familiari dirua bidaltzeko; baina neba-arrebei ez nieke hona etortzeko esango.Nire herrian bizi den jendeak ez du arrazista hitza ezagutzen eta ez dute uste Espainianarrazistak direnik. Izan ere, atzerritar bat bertara joaten denean, harrera oso ona egitenzaio. Beraz, ez dut nahi hona etortzerik, ez baitakite hemen egoera hau aurkitukodutela»
############
«Neure burua kalean ikusita, prostituzioan eta drogan sartu nintzen»
Emakumea, 38 urte. 14 urte kalean
«Nire ustez, gurasoen maitasuna ez edukitzeagatik nago kalean. Hemengoa naiz, baina hara eta hona ibili naiz. Gazte-gaztetatik senargaiarekin bizitzera joan nintzen;familia klan batekoa zen eta negozioak zituen (drogarekin loturiko negozioak), baina hil egin zuten, drogekin erlazionaturiko gauzaren batengatik;horrela, kalean gelditu nintzen, senargaiaren familiak guztia kendu zidalako. Izan ere,ezkonduta ez geundenez, ijitoen etnian pentsatzen da familiak ez zaituela zertan babestu behar;baina alaba bai, senargaiaren alaba zelako. Hortaz, bakarrik gelditu nintzen, kale gorrian,eta alaba senargaiaren amak hartu zuen. Neure burua kalean ikusita, drogak hartzen eta prostituzioan hasi nintzen, behar nituen dosiak lortu ahal izateko; azkenean, toxikomanoeilaguntzeko zentro batean sartzea erabaki nuen. (...) Orain ondo nago, aterpetxean nago, egonaldi ertaineko moduluan, eta mutil batekinnabil. Orain oso ondo gaude, baina ezin daiteke esan lehengora itzuliko ez naizenik»
############
«Emaztearekin arazo gogorrak hasi zirenean Poliziak hiritik bota ninduen»
Gizonezkoa, 40 urte. 10 urte kalean
«Ezkonduta nengoen, lana nuen eta nire bizitza arrunta zen. Sei urtetan egon nintzenemaztearekin, baina zortzi hilabetetan guztia hondatu genuen. Oso gogorra izan zen, baina ez naiz kexatzen, ezkontza guztietan halako gauzak gertatzen direlako, gauzak ondo doazenean oso ondo, eta txarto doazenean hobe da bakarrik egotea. Emaztearekinarazo gogorrak hasi zirenean, Poliziak hiritik bota egin ninduen, emazteak heriotza mehatxuak egiteagatik salaketak jarri zituelako nire aurka. Ospa egin behar izan nuen, udaletxean neukan lan kasik finkoa utzita, eta orduan zentro honetara etorri nintzen, txarto nengoelako. (...) Orain, lehen baino apur bat hobeto nago, lehen kalean nengoelako eta arazo asko nituelako: paper arazoak, dibortzioa, lan arazoak. Lau urte daramatzat buruko gaixotasunerako sendagaiak hartzen; izan ere, elbarritasunarengatik dagokidan pentsioa kobratzeko paperak ondo eduki behar ditudalako. (...) Ezindiot familiari deitu. Zer esango diet?, txarto nagoela?
############