Politika

Hispanitate Egunaren aurkako aldarrikapenak zabaldu dituzte zenbait alderdi eta gizarte taldek

Gaurkoa Hispanitatearen Eguna izanik, Euskal Herrian ez dela jai hori ospatzeko arrazorik aldarrikatu dute zenbait alderdi, sindikatu eta gizarte erakundek; hala nola, Batasunak, Aralarrek, LABek, AAMak, IAk eta Askapenak. Talde horietako batzuk antolatuta mobilizazio eta ekitaldiak egin dira, besteak beste, manifestazioa AAMak deituta Barakaldon (Bizkaia), eta LABek antolatutako elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

2005eko urriaren 12a
17:48
Entzun
Han Guardia Zibilaren kuartela eraikitzekoak direla-eta aukeratu du AAM Aministiaren Aldeko Mugimenduak Barakaldo Hispanitatearen egunaren kontrako salaketa egiteko. Mobilizazio jendetsua izan da Konponbide demokratikoaren bidean. Alde hemendik! Utzi bakean Euskal Herria" lelo hartuta eguerdian egin dutena.

LABek berriz, = Inposaturiko jai iraingarririk ez. Lan egutegi propio baten alde! =i leloa buru zutela egin ditu elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Urriaren 12koa bezalako jaiak egutegitik kentzeko eskatu die euskal erakundeei Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak Donostiako elkarretaratzean, "Espainiaren inposiziotzat" jo baititu.

IA Ikasle Abertzaleak taldeak, berriz, gaurkoa jai eguntzat ez daukanez herri eskolak antolatu ditu hainbat ikastetxe eta herritan, eta "ehunka gaztek" parte hartu dutela jakinarazi du.

Askapena mugimendu internazionalistak, ostera, Gasteizen egin du elkarretaratzea herrien burujabetza eskubidearen alde; zehazki, Venezuela, Kuba, Euskal Herria... Burujabetza da bidea izan dute lelo, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean egin duten protestan.

Aralarrek ere gogor kritikatu ditu gaurko ospakizunak. Ainhoa Beolak adierazi duenez, Hispanitatearen Eguna "inbasoreen aldarrikapena" da, eta horren ordez, "inbaditutako herrien erresistentzia" ospatzea proposatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.