Hizketa ezagutzaile elebidun bat jarri du sarean Elhuyarrek, 'Aditu' izenekoa
DONOSTIA. Elhuyarrek hizketa ezagutzaile elebiduna aurkeztu zuen atzo, Donostian: Aditu. Erabilgarri da sarean. Audioak eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko plataforma bat da, eta grabatutako fitxategiekin nahiz zuzenekoekin funtzionatzen du. Doan dago Aditu.eus atarian, eta datuen pribatutasuna bermatzen du. «Euskaraz bizitasun digital ona» izatea eta «burujabetza teknologikoan sakontzea» nabarmendu ditu Jon Abril zuzendari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu