Hizkuntz eskubideen urraketei ez erantzutea egotzi dio Bilduk Lamaraini

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Arabako Foru Aldundiak «akats» gisa jo zuen Aramaioko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra euskara hutsean idaztea; jarrera horrekin herritarren hizkuntza eskubideak urratzea leporatu dio Bilduk Arabako Biltzar Nagusietan duen taldeak aldundiari, eta urraketa horien inguruko galderei ez erantzutea egotzi dio Euskara diputatu Iciar Lamaraini.«Agiri teknikoak eta administratiboak gaztelaniaz bidali behar direla esatera mugatu da», adierazi du Bilduko kide Itziar Lekuonak. Lamarainen eginbeharra euskararen normalizazioaren alde lan egitea dela esan du Lekuonak, eta gogorarazi du Aramaio Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatekokide dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.