“Nola uler daiteke gobernu batek herritarren eskubideak aitortzeko sortu dituen lege murritzak eta murriztaileak sistematikoki ez betetzea? Nola uler daiteke gobernu batek herritarren oinarrizko eskubideak legeen bidez urratzea?“, galdetu du Bilbaok Hezkuntza Batzordearen bileran, 2004ko txostenean Nafarroako Goberuak egindako hizkuntz eskubideen urraketen berri eman ondoren. "Tamalez, Nafarroan atzerapausoak ematen dira urtetik urtera", erantsi du.
Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean Behatokiko Kudeatzailea Arantza Haranburu ere izan da. Horrek, Behatokiak erabiltzen duen metodologia xehea azaldu du. Gogorarazi die espediente bakoitzaren atzean nafar herritar bat dagoela, hortaz, nafar herritarren bizipenen ondorioz sortutako lana dela azpimarratu du.
Datuei dagokienez, Haranburuk 2004 urteko datuez gain, Behatokia sortu zenetik Nafarroan bideratu direnen berri eman du. Kuantitatiboki oso datu altuak direla ohartarazi du, eta kualitatiboki Nafarroako Gobernuaren ‘inboluzio’ politikaren isla
erakusten dutela adierazi die. “Nafarroako Gobernuko atal guztiei buruzko kexak jaso ditu Behatokiak 2004 urtean eta kasurik gehienetan atzerapauso berriak eman ditu administrazioak hizkuntza-eskubideen urraketetan”.
Bilera honetan, Behatokiak txostenaren ondorioak berriro errepika ez daitezen bete beharreko eragite-lana egin du. Erakundeetako ordezkariekin bilerak egiten saiatzen da hizkuntza-eskubideen urraketen berri emateko, horiek errepikatzea saihestu nahian. Arestian, EAEko eta Nafarroako Arartekoekin izan da Behatokia.
Izan ere, Txostenaren aurkezpena hasi aurretik Paul Bilbaok gogora ekarri du hilabete batzuk lehenago bertan izan zela, Parlamentuan, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikari buruzko datuak ematen. Hitzaldi horretan oso egoera larria agertu bazuen ere, Gobernuak hizkuntza-politika aldatzeko neurririk hartu ez izana salatu du. Hori onartezina dela esan die Behatokiak, “herritarren oinarrizko eskubideak bermatzeko bitarteko egokirik ez izatea erabat deitoragarria da”.
Hizkuntz normalkuntza
Hizkuntza eskubideen arloan Nafarroan "urtetik urtera atzerapausoak" gertatzen ari direla salatu du Behatokiak Parlamentuan
Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politikaren salaketa gogorra egin diu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Nafarroako Parlamentuan. Hain zuzen ere, Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak agerraldia egin du Hezkuntza Batzordeko lan saio batean, eta hizkuntz eskubideen arloan, Nafarroan "urtetik urtera atzerapausoak" ematen direla ziurtatu du. Ildo horretatik, herritarrek Nafarroako Gobernuko atal guztiei buruzko kexak helarazi dizkietela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu