euskara

Hiztegi Batuari buruzko informazio guztia, osatuta

Hiztegi Batu Oinarriduna aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak, baita Lexikoaren Behatokia ere.

2010eko martxoaren 23a
16:22
Entzun
Euskaltzaindiak bere webgunean beste bi tresna lexikal berri ditu kontsultagai gaurtik aurrera: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

Hiztegi Batuko forma bakoitza erabakitzeko erabili den dokumentazioaren berri ematen duen datu basea da Hiztegi Batu Oinarriduna. Hala, osatuta geratu da Euskaltzaindiaren webgunean Hiztegi Batuari buruzko informazio guztia: Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio digitala, XX. mendeko corpus estatistikoa, Hiztegi Batua bera eta honen azpian HBO. "Era horretan hobeto ulertuko da erabaki den forma bakoitzaren zergatia", dio akademiak.

Lexikoaren Behatokia egitasmoak ikerketarako eta kontsultarako testu corpusa prestatzea du oinarrizko lana, etiketatua eta linguistikoki antolatua. Corpus hori osatzeko hainbat eremu jorratu ditu Euskaltzaindiak; batez ere, hedabideak. Hori dela-eta, hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin; besteak beste, BERRIArekin.

Bi tresnak Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak jardunaldietan aurkeztu ditu gaur euskararen akademiak, Bilbon. Andres Urrutia euskaltzainburuak esan duenez, Euskaltzaindiak hiztegigintzaren arloan daraman prozedura aldatu egin du, "eta beharrezkoa da prozedura berri hori zabaltzea jendearen artean eta, batez ere, egunero lanean hizkuntzarekin dabilen jendearen artean".

Jardunaldien egitaraua

Gaur:

- 9:00-9:30: Andoni Sagarna: Hiztegi Batuaren izaera eta xedea.

- 9:30-10:00: Andoni Sagarna: Erabakien ibilbidea.

- 10:00-10:30: Jose Antonio Aduriz: Erabakiak hartzeko irizpideak.

- 10:30-11:00: atsedena.

- 11:00-11:45: jendaurreko aurkezpena: Hiztegi Batu Oinarriduna eta Lexikoaren Behatokia.

- 11:45-13:30: Jose Antonio Aduriz: Adibideen azterketa.

- 15:00-15:30: Miriam Urkia: Orotariko Euskal Hiztegia sarean eta PDFn.

- 15:30-16:00: Miriam Urkia: XX. mendeko corpus estatistikoa.

- 16:00-16:30: Andoni Sagarna: Lexikoaren Behatokia.

- 16:30-17:00: atsedena.

- 17:00-17:30: Miriam Urkia: Hiztegi Batua eta Hiztegi Batu Oinarriduna.

- 17:30-18:30: parte-hartzaileen galderak eta ekarpenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.