COVID-19aren osasun krisiak lehen lerrora ekarri ditu epidemiologiarekin lotutako hainbat kontzeptu. Komeni da zer diren ondo zehaztea:
Endemia. Eremu geografiko batean edo gizatalde jakin batean eritasun bat era iraunkorrean presente dagoenean erabiltzen da; orduan esaten da gaitz endemiko bat dela.
Epidemia. Eremu geografiko jakin batean gaixotasun bat era azkar eta aktiboan zabaltzen denean erabiltzen da.
Agerraldi epidemikoa. Bat-batean, eta toki jakin batean, gaixotasun infekzioso bat hedatzen hasten denean sortzen den egoerari esaten zaio.
Pandemia. Pandemia bat abian dela esateko, gaixotasunak kontinente batean baino gehiagotan zabalduta egon behar du, eta kasuen transmisio komunitarioak orokortuta egon behar du.
Sindemia. Osasun krisi honetan ikasi behar izan den beste hitzetako bat izan da. Osasun irizpideez harago, bestelakoak ere uztartzera egiten du; alegia, zabaltzen ari den birus edo osasun arazo bati ez ezik, eragina duten beste hainbat aldagaiari ere erreparatzen zaie. COVID-19aren kasuan, osasun krisia ez ezik, soziala eta ingurumenekoa ere badela nabarmendu da.
HIZTEGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu