Hurrengo lerrootan, Espainiako Hiztegi Biografikoan bilatutako definizio batzuk:
•Francisco Franco.«Jeneral katoliko adoretsua izan zen. Gobernu kaotiko baten aurkako estatu kolpe batean parte hartu zuen helburu bakar batekin: monarkia demokratikoa berrezartzea. Erregimen autoritarioa eratu zuen gero, ez totalitarioa, babesten zuten indar politikoak —falangea, tradizionalismoa eta eskuina— batu baitzituen Mugimendu batean, eta estatuaren menpe geratu baitziren».
•Xabier Arzalluz.«Sabino Aranaren joera separatista eta etnizistak eragindakoa (...). ETA talde terroristarekiko harremanak —zeinaren helburuak, hein batean, bere egiten dituen—oso anbiguoak eta oportunismorik hotzenetakoak izan dira».
•Jose Maria Aznar.«Harekin atlantiar integrazioa bultzatu zen behin-betiko, baina bazter batean utzi gabe AEBekin balio eta estrategietan lotutako benetako Europaren ideia. Testuinguru horretan Espainiak utzi zion nazioartean bigarren mailako herrialde bat izateari. Eta estrategia horretan kokatzen da AEBek Iraken egindako jarduera babesteko gobernuaren erabakia. Horrek, lan erreformaren aurkako grebak, eta Prestige petrolio-ontziaren hondoratzeaz oposizio sozialista baliatu izanak, Aznarren bigarren gobernua higatu zuten iritzi publikoaren aurrean».
•Juan Negrin.«Azaña ezeztatu zuen langile sindikatu armatuen jarduera iraultzaileak (...). Haren egoerak okerrera egin zuen Negrin sozialistaren —komunistekin elkarlanean— gobernu ia diktatorialaren garaian».
•Santiago Carrillo.«Terrore iraultzailearen politika jarri zuen indarrean, zeinarekin bat etorri ziren fronte popularreko erakunde guztiak».
•Sabino Arana.«Independentzia beretzat ez zen helmuga, baizik eta izaera erlijiosoko bere azken helburua lortzeko tresna: euskal herritarren zeruko salbazioa».
•Alfonso Armada.«Armadaren Estatu Nagusiko goi karguari zin egin ostean, urte bereko otsailaren 23ko gertaerengatik prozesatu zuten».
Hiztegiaren zenbait definizio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu