Zubietako erraustegia

Hondakinen kudeaketarako "plan alternatibo bat" finantzatzeko "babes kutxak" jarri ditu salgai Gurasos-ek

Kutxen salmentarekin bildutako dirua Hitzartu prozesua bultzatzeko erabiliko du elkarteak. Prozesu horren bidez, Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako plan bat ari da osatzen ingeniari talde bat.

2018ko azaroaren 8a
18:06
Entzun

Gurasos elkartea Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako plan "alternatiboa" osatzen ari da, Gipuzkoako aldundiak interesgarriak izan daitezkeen aukera guztiak ez dituela aztertu iritzita. Elkarteak ingeniari talde bati eskatu dio lan hori egiteko eta planaren diseinua finantzatzeko laguntza herritarren laguntza behar du. Hori dela eta, "babes kutxak" jarri ditu salgai, sostengua eman nahi dietenen eskura.

Kutxa guztiak "erraustegiaren eragin eremuan" bizi diren haurrek eginiko marrazkiekin apaindu dituzte, eta hamar eurotan daude salgai. Kutxak Gipuzkoako hainbat herritako saltokitan eta Gurasos elkartearen webgunearen bidez eskuratu daitezke.

Elkarteak bideo bat osatu du ekinaldiaren berri emateko, Porrotxen parte hartzearekin.

Gurasosek Hitzartu programa jarri zuen abian martxoan, Gipuzkoako hondakiken kudeaketa ereduari buruzko eztabaida sustatu eta parte hartze prozesu bat abiatzeko. Elkarteak bere webgunean azaltzen duenez, Hitzarturen bidez, "agintariek egin ez dutena" egingo dute: "Ingeniaritza talde bat Gipuzkoako Udal Hondakinen Kudeaketa Plan alternatibo bat idazten ari da, non hondakinen arazoa ahalik eta modurik jasangarrien eta ekonomikoen konpontzeko dauden aukera tekniko guztiak aztertuko diren".

Horrez gain, parte-hartze prozesu bat jarri du martxan, EHUko Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko adituen eta irakasleen elkarlanarekin.

Joan den urriaren 24an, Hitzarturen bidez egin duten ikerketa baten emaitzak eman zituen argitara Gurasosek. Ikerketa horrek ondorioztatu du Zubietan eraikitzen ari den erraustegiak ia %110eko gaindimentsioa izango duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.