Santo Tomas

Hotzari aurre egin eta Santo Tomas eguna ospatu dute milaka lagunek Bilbon eta Donostian

Hotza izan da gaur protagonista nagusia Santo Tomas jaian. Baita hegazti bizien hutsunea ere. Aurten, ez Donostian ez eta Bilbon ere ez da hegazti bizirik egon hegaztien gripeari aurre egiteko neurri gisa. Jendetza bildu da bi hiriburuetan goiz-goizetik. Antigoaleko jantziak soinean eta hotzak jota errenkada luzeak itxaron dituzte askok taloak zein txistorra ogitartekoak dastatzeko. Trikitixa, pandero, txalaparta eta txistulari soinuak entzun dira non nahi; baita bertsolariak ere

2005eko abenduaren 21a
18:25
Entzun
Donostian i= Afrodita=izerrama izan da beste protagonista nagusia. Leitzako (Nafarroa) Arroa baserrian aske bizi da eta 450 kiloko pisua du i=Afroditak=i. Hala ere, aurreko urteetako Santo Tomas ferietan egin den bezala i= Afrodita=i etxera itzuliko da. Eusko Jaurlaritzak animaliak zotz egitea debekatu duenez, aurten ere ez da zozketarik izango. Gipuzkoako hiriburuan X. Euskal Herriko Txistor lehiaketa egin dute Gipuzkoa plazan. Baita barazki eta fruituen lehiaketa ere Konstituzio Plazan. Guztira 200 postu baino gehiago jarri dituzte Donostiako kaleetan, txistor, talo, ogi, gazta, erroskila, ezti, sagardo, eskulan eta abarren postuak. Gainera edalontzi ekologikoak banatu dituzte Donostian; zuriak, urdinak eta berdeak. Euro baten truke eskura zitezkeen eta edalontzia itzuliz gero euroa ere bueltan. Egunaren amaieran Donostiako kaleak garbixeago egon daitezen edo.

Bilbon 400 postutik gora jarri dituzte. Bizkaia aldean ere ez da hegazti bizirik egon eta jaia zazpuztu ez duen arren zenbait baserritar kexu agertu dira. Animaliarik gabe baina askok berdin berdin ospatu dute eguna: “Feria beti bezain ona da. Giroa berdina da. Animaliarik ez egotea pena den arren garrantzitsuena egunaz gozatzea da” , zioen Bilbotar gazte batek. Gazte zein helduek Areatza, Plaza Berria eta Arriaga Plaza bete dituzte goizen goiz hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.