Hurbilekoak gogoratzeko eguna izan dute milaka pertsonak Domu Santu

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hurbileko hildakoak gogoratzeko eguna izan zuten atzo Euskal Herrian milaka pertsonak. Urteroko legez, jendearen atzera-aurrera izan zen hilerrietan, Domu Santu egunarekin. Lorez eta gisa horretako apaingarriez bete zituzten hilobiak; azken egunetan lore dendetan nabaritu da Santu Guztien Eguna hurbil zela. Eliza Katolikoak bederatzigarren mendetik ospatzen du Domu Santu eguna; gaur, berriz, hildako guztiak oroituko ditu. Jendetza handia batzen da hilerrietan, eta ezbeharrak ere izan dira. Derioko hilerrian (Bizkaia), zauritu egin zen emakume bat herenegun; hilobiaren gainera igota loreak jartzen ari zen edadeko andrea, eta harria apurtu zelarik erori egin zen. Hilobiaren barrura jausi zen, bi metroan behera. Suhiltzaileek atera behar izan zuten. Zauriak zituen.

Ohiturak aldatzen ari dira, ordea. Gero eta ohikoagoa da hildakoen gorpuak erraustea. Iruñean, adibidez, nabaritu dute: irailera arte, hilerrira iritsi diren gorpuen %65 erre egin dituzte —1.695etik 1.081—. Azken urteetako gorakada da: 2001ean, adibidez, %20 errausten zituzten. Krisiak zerikusia izan duela uste dute, gastu gutxiago sortzen baitu gorpua errausteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.