Ia amaitu dute estatuaren biktimei ordaina emateko dekretuaren lehen zatia

1968tik 1978ra bitartean estatuaren indarkeria jasan zutenei buruzkoa da; 1979tik aurrerakoa geroago egingo dute

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritza amaitzen ari da 1968 eta 1978 artean estatuaren indarkeria jasan zutenei ordaina emateko lege dekretua. Horren arabera, biktima horiei kalte-ordaina dirutan jasotzeko, jasandakoa aitortzeko eta jendaurrean jakinarazteko, auzitara jotzeko eta erreparazioa izateko eskubidea onartuko die. Kasuak aztertzeko batzorde berezi bat osatuko da. Kalte-ordaina dirutan 35.000 eta 135.000 euro bitartekoa izango da, jasandako kaltearen araberakoa. Euskal Memoriaren Fundazioaren arabera, gutxienez 62 izango dira 1968tik 1978ra bitartean hildakoak. 1979tik gaur egunera arteko biktimen gaineko batzordealaster eratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.