IA Ikasle Abertzaleak taldeak agerraldia egin du Iruñean, eta iragarri du ikasle grebara deituko dutela urriaren 2rako. Zera dute xede: «Israelgo estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzea eta Israeli boikota egitea». Horretaz gainera, adierazi dute greba deialdia aurreratu egingo dutela inork Global Sumud flotillari eraso egiten badio.
IAk nabarmendu duenez, Israelek milaka palestinar hil ditu, bai erasoetan, baita gosez ere. Egoerak okerrera egin du aspalditxoan: «Israel lurretik sartzen ari da Gazara, eta palestinarren egoera asko larritu da». Gainera: «Israelek laguntza humanitariorako bide guztiei eraso egiten eta horiek mehatxatzen jarraitzen du».
Hori ikusita, irmo mintzatu da: «Israelen izaera terrorista eta genozida seinalatu nahi dugu». Eta ikasleei mintzatu zaizkie: «Israelen suntsipena aldarrikatu behar dugu ikasleok, hori baita Palestinak bizirauteko duen aukera bakarra, eta Israel zuritzen dutenen jarrera eta mezuak seinalatu behar ditugu, baita bi estatuen konponbidearen alde daudenak ere».