elkarrizkeTA AURRERAPENA

Iñaki Errazkin: "Hondakinen kudeaketaz adostasunak jostea da nire helburua"

Gipuzkoako Ingurumen diputatu berriaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2012ko uztailaren 28a
15:41
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Iñaki Errazkinen esan batzuk:

- "Hondakinen kudeaketaz aurkeztu dugun garapen estrategiaren inguruan adostasunak jostea izango da nire helburua".

- "Gure proposamena ona da, malguak diren azpiegiturak proposatzen dituelako, eta udalei eta mankomunitateei beren bideorria garatzeko aukera ematen dielako".

- "Udalek zilegitasun osoa dute hondakinen kudeaketaren inguruan erabakitzeko; guk ez diegu ezer inposatuko".

- "Iruditzen zaigu Pasaiako badiaren biziberritzea egungo portutik abiatuta egin behar dela. Kanpoko kaiak ez du zentzurik, eta ez da jasangarria".

Lehengo astelehenean hartu zuen kargua Errazkinek, Juan Carlos Alduntzinen partez. EAJk, PSEk eta PPk zentsura mozioa aurrera aterata utzi behar izan zuen postua Alduntzinek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.