Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du atxiloketa. Espainiako Poliziaren esku utzi dute goizeko hamaikak aldera, Auzitegi Nazionalera eraman dezaten. Izan ere, Imazen estradizioa eskatua zuen Espainiak.
Imaz abuztuaren 6an atxilotu zuten, Hendaian, "terrorismoarekin" zerikusia duelakoan. Arratsaldean aske utzi zuten, baina kontrol judizial pean, euroagindua ebatzi bitartean. Irailaren 18an onartu zuen Paueko Auzitegiak haren aurkako euroagindua. "ETAren alde politikoan" egotea eta Zutabe agerkiaz arduratzea egozten dio Espainiako Barne Ministerioak.
Imazek bizitza normala zeraman Lapurdin.19.00etarako elkarretaratzera deitu dute Pausun (Urruña) atxiloketa salatzeko.