Iturri judizialen arabera, bi atxilotuek ETAko kide direla onartu dute. Aginagak ez du deklaratu nahi izan eta Segurolak orain arte ekintzarik ez dutela egin adierazi du, baina Logroñoko hotel batean bonba bat jartzeko asmoa zutela azaldu du. Polizia Zangotzan izandako atentatuarekin zerikusia ote duten ikertzen ari da.
Ibai Aginaga 22 urteko gaztea Berangokoa da, eta Joseba Segurolak 24 urte ditu eta Urretxukoa da. Berriozarreko etxe batean atxilotu zituzten biak, eta Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren arabera, 150 kilo lehergai eta armak atzeman zizkieten.
Bost egun Poliziaren esku inkomunitatu eduki dituztela salatu du Askatasuna elkarteak, eta bi gazteen egoeraz "kezka" agertu dute
Atxiloketak
Ibai Aginaga eta Joseba Segurola "baldintzarik gabe espetxean sartzeko" agindu du Andreu epaileak
Astelehenean Berriozarren (Nafarroa) Espainiako Poliziak atxilotutako Ibai Aginaga eta Joseba Segurola ETAko ustezko kideak "baldintzarik gabe espetxean sartzeko" agindu du Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak. Bi gazte hauek bost egun pasa dituzte inkomunikatuta Poliziaren esku, eta Askatasuna elkarteak bi atxilotuen egoeraz "kezka" agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu