Ibai Sueskunek atzo bete zuen Frantziak ezarritako lau urteko espetxea zigorra. Bertan bizitzeko debekua ere bazuen ezarrita, ordea, eta Espainiara kanporatu zuten atzo bertan. Madrilgo Barajas aireportura iritsi bezain pronto gelditu zen aske, eta han bertan jaso zuen hainbat senitarteko eta lagunen babesa.
2009ko urrian atxilotu zuten Sueskun Lescunen, eta Tarascongo espetxean bete du lau urteko zigorra, «erakunde terroristako» kide izateagatik. Frantziatik Espainiara kanporatuko zutela ikusita, «prozedura horrek atxiloketa eta tortura arriskua» dituela ohartuta, gose greban izan da Larragako presoa azken egunotan. Atzo gauean zen Iruñera iristekoa.
Ibai Sueskun aske gelditu da, lau urte espetxean egin ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu