Euskal Autonomia Erkidegoak 80ko hamarkadako krisitik atera eta "arrakasta" lortzeko erabilitako errezetei buruz hitzaldia emango du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak bihar Bruselan, Europako Parlamentuan. Krisiari aurre egiteko ekonomia molde berriei buruzko mintegi batean hitz egingo du, hain zuzen.
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentarioaren ustez, parte-hartze hori "normaltasunez" hartu du behar da, eta Ibarretxe berriro jendaurrean agertzeak ez du esan nahi politikara itzultzeko asmoa daukanik. Bilbao "harrituta" dago zurrumurru horiek azaldu direlako. 1999tik 2009ra arte izan zen Jaurlaritzako lehendakaria Ibarretxe EAJko kidea.
Hilabete ingurura Koldo Ordozgoiti Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio arduradun ohiak harekin izandako solasaldiak baliatuz liburua argitaratuko du, Geroa gurea da izenburupean (Alberdaniak aterako du), eta lanak lehendakari ohiaren beraren hitzaurrea edukiko du, erabaki eskubidea gaitzat hartuta. Hori da, Ibarretxeren ustez, "konponbidearen giltza".
Urte bukaera aldera doktore testia aurkeztuko du Jaurlaritzako buru izandakoak EHUn.
politika
Ibarretxe berriro jendaurrean agertzea "normaltasunez" hartu behar dela dio EAJk
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentarioa "harrituta" dago hura politikara itzuliko den zurrumurruak azaldu direlako. Jaurlaritzako lehendakari ohiak euskal ekonomiaz hitzaldia emango du bihar Bruselan. Hilabete barru harekin izandako solasaldiez liburua argitaratuko du Koldo Ordozgoitik, eta hitzaurrean erabaki eskubideaz ariko da Ibarretxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu