Ibarretxe plana

Ibarretxe: "Euskaldunok gure etorkizuna erabakiko dugu gure botoa erabiliz"

Gernikako Estatutuaren lege proiektua onartu ondoren, Ibarretxe lehendakariak adierazpen instituzional bat irakurri du, eta "euskaldunok gure etorkizuna gure botoa erabiliz erabakiko" dugula adierazi du. "Gure eskubidea da eta inork ezin digu hori kendu", azpimarratu du Ibarretxek. Estatutu berriak "ez du hausturarik planteatzen, baizik eta Espainiarekin elkar bizitzeko marko berri bat". Lehendakariak euskal gizartearen borondatea modu baketsuan islatua eta demokratikoki errespetatua izan dadin eskatu du. =l Eusko Jaurlaritzaren proposamen osoa == http://www.berria.info/dokumentuak/ibarretxerenplana.pdf =l

2003ko urriaren 25a
17:57
Entzun
"Belaunaldi berri baterako Estatutu berri bat". Hitz horiekin hasi du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Eusko Jaurlaritzak bere plana onartu ostean egin duen agerraldia. "Hobeto bizitzeko proposamena" dela erantsi du lehendakariak, "autogobernua ongizate gehiago delako" eta "lanabes eta eskumen berriak" behar direla esan du hitzez hitz Juan Jose Ibarretxek, "autogobernua lortzeko". "Bakea eta askatasunean erabakitzeko eskaera baino ez" dela gaineratu du eta inolako hausteko asmorik ez duela ekartzen Estatutu berri baterako proiektu horrek.

"Elkarrizketa baketsua eta normalizatua proposatzen dugu. Espainiako herriei demokrazia izena erabiltzeko eskatu nahi diogu, euskal gizartearen gehiengoak bere borondatearen bakean eta demokrazian adierazi dezan. Eta borondate hori errespeta dezagun guztiok. Ahotsa eta hitza baino ez dugu eskatzen", adierazi du Ibarretxek. Lehendakariak berretsi duenez, Eusko Legebiltarrean proiektu honen inguruan lortutako kontsentsua "bazterketarik eta indarkeriarik gabeko une batean egingo den erreferendum baten bidez" lortuko da.

"Egun historikoa gure herriarentzat"

Ibarretxe lehendakariak Eusko Jaurlaritza "euskal gizarteak demokratikoki aukeratutakoa" dela gogoratu du hitzaldiaren hasieran. "Egun historikoa da gure herriarentzat. Estatutu berria Gobernuak eta Hirukoak irtenbidearen bila hartutakoaren konpromisoaren emaitza da ", azpimarratu du. Konpromiso honek baiezkoa ematen dio "gizabanako ororen askatasunei eta giza eskubideei, baiezkoa ematen dio euskal gizarteak bere etorkizuna demokratikoki erabakitzeko eskubideari eta baiezkoa ematen dio EAEren eraikuntza sozialari", Ibarretxeren hitzetan.

Lehendakariak azpimarratu duenez, "Estatutu berria belaunaldi berrietzat egindako estatutua da, euskal gizartearen aldaketa eta irtenbide konpromisoei bide ematen diona. Espainiarekin, Europarekin eta mundu guztiarekin harremantzeko proposamen modernoa da hau". Proposamena "baketsua eta demokratikoa" dela esan du, "ez baitu hausturarik planteatzen, baizik eta elkarbizitzarako marko berri bat jartzen du mahai gainean".

"Bakean bizitzeko kontsentsua lortu nahi dugu"

Ibarretxe lehendakariak eztabaida serio bat proposatzen duela adierazi du, eztabaida baketsu eta normalizatua, irainik gabeko eztabaida. Lehendakariak talde parlamentario guztiei beren ekarpenak eta aldaketak egiteko eskatu die, "gure arteko ezberdintasunak handiak baldin badira ere, helburu bakarra baitugu: bakean bizitzeko kontsentsua lortu nahi dugu".

Herritarrei ere zuzendu zaie lehendakaria, "itxaropenari helduz irain eta enfrentamendurik gabe Euskadi etorkizunera eramango duen bidea egin dezaten". Dei bera egin die alderdi politikoei, Espainiakoei batez ere, "zintzotasunez eta erantzukizunez" hartu dezaten Eusko Legebiltzarrean alderdi politikoek testu honen inguruan erabakiko dutena eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.