Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak uste du bere kontrako auzian kargurik gabe libre utziko balute ere, horrek "zeharkako ondorioak" izango lituzkeela. Hain zuzen, Ibarretxe bera, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEren kideak, eta ezker abertzaleko mintzaide Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena, Pernando Barrena eta Olatz Dañobeitia ahozko epaiketara eramateko bideari eutsi dio EAEko Auzitegi Nagusiak. Epaia aurrera eramateko prozedura laburtua aplikatzea erabaki zuen Roberto Saiz epaile instruktoreak, eta hiru aldeek erabaki horren kontra jarritako dei helegiteak atzera bota ditu auzitegiko Zibil eta Zigor arloko Salak.
Auzia "batik bat politikoa" iruditzen zaio Jaurlaritzaren lehendakariari, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan duenez, "eta hasieratik ez du ez buru ez hankarik izan".
Alderdi politikoekin hitz egiten segituko duela adierazi du, "akordioak eta bakea lortzeko" bere "eginkizuna" hori delako. "Hemen garrantzitsuena zera da: auzitegiak erabakitzea ezker abertzalearekin hitz egitea delitua den edo ez. Ergelkeria litzateke delitua balitz".
Ibarretxeren iritziz, "euskal gizartea txundituta eta nekatuta" dago auziak aurrera segitzen duelako, eta, gertatzen ari dena "larria" den arren, "lasaitasuna" izan behar dela deritzo.
Politika
Ibarretxek dio "ergelkeria" dela alderdiekin hitz egitea delitutzat hartu nahi izatea
Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren ustez, kargurik gabe utziko balute ere, horrek "zeharkako ondorioak" izango lituzkeela. Alderdi politikoekin hitz egiten segituko duela adierazi du, "akordioak eta bakea lortzeko". Hura ez ezik, PSE-EE eta ezker abertzaleko hainbat kide ahozko epaiketara eramateko bideari eutsi dio EAEko Auzitegi Nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu