Euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiaren aldeko plataforma aurkeztu dute, Bilbon, Hemen Ibarretxe izenekoa. 400 bat lagunek agertu diote atxikimendua plataformari, EAJko kide hura berriro izan dadin Eusko Jaurlaritzako lehendakari (1998tik da). Martxoaren 1ean izango dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hauteskundeak.
Besteak beste, Jasone Iraragorri EAko legebiltzarkide kide ohia, Mario Fernandez Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izandakoa, Xabier Irala BBK-ko eta Xabier Iturbe Kutxako presidenteak, Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari izandakoa, Pantxoa eta Peio kantariak, Iñaki García Ergüin eta Jesus Mari Lazkano margolariak, Daniel Innerarity filosogoa, Javier Clemente eta Jose Manuel Esnal Mane futbol entrenatzailea, Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko manager nagusia eta Igor Gonzalez de Galdeano haren albokoa, Joane Somarriba txirrindulari ohia, Xabier Jon Davalillo Bilbao Berri Basketeko presidentea, Unai Basurko marinela, Herri Torrontegi moto gidari ohia, Andoni Imaz, Genar Andrinua eta Josu Urrutia futbolari ohiak, Andres Vilariño eta Ander Vilariño auto gidariak, Jose Luis Korta arraun entrenatzailea, Josune Bereziartu eskalatzailea, Erramun Osa Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendari eta AEK-ko zuzendaritzakide izandakoa... daude plataforman.
Haien arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako autogobernua defenditzea eta handitzea garrantzitsua da, besteak beste, krisi ekonomikoari aurre egin asmoz, eta helburu hori lortzeko EAJ izango da hauteskundeetan "aukerarik sinesgarriena".
Erabaki eskubidea aldarrikatu dute eta ETAren "terrorismoa" gaitzetsi.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Ibarretxeren aldeko plataforma aurkeztu dute euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek
Andres Urrutia, Xabier Kintana, Jasone Iraragorri, Mario Fernandez, Xabier Irala, Xabier Iturbe, Pantxoa eta Peio, Igor Gonzalez de Galdeano, Jose Luis Korta, Josune Bereziartu edota Erramun Osak agertu dute EAJko lehendakarigaiaren aldeko atxikimendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu