Politika

Ibarretxeren esanetan "euskadunek hobeto bizitzeko nahi dute autogobernua eta ez Madrilekin haserretzeko"

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi duenez "euskaldunek hobeto bizitzeko nahi dute autogobernua eta ez Madrilekin haserretzeko". EAE Euskal Autonomi Erkidegoko proiektuak "formazioan" oinarritu behar duela nabarmendu du, horrela "ez da politikoki menpekoa izango, ez eta ekonomikoki azpigaratua ere".

2003ko urriaren 27a
17:09
Entzun
Juan Jose Ibarretxek gaur adierazi duenez, autogobernuaren bidez euskaldunek "hobeto bizi" nahi dute, eta horren bidez ez dutela "Madrilekin haserretu nahi". Ibarretxek "formazioaren"beharra azpimarratu du, hori baita, lehendakariaren aburuz, edozein herrirentzat oinarrizko lanabesa. Hezkuntza egokia duten pertsonekin edozein helburu lortzea posible dela esan du Ibarretxek. "Horretarako behar dugu euskaldunok autogobernua", esan du.

Euskaldunek euren proiektua kulturan eta hezkuntzan oinarritu dutenean helburua lortu dutela ziurtatu du Ibarretxek. Horregatik, proiektua hezkuntzan oinarritzen ez bada politikoki menpekoak eta ekonomikoki azpigaratuak izango garela ohartarazi du.

Bestalde, euskal kulturaren eta ikastolak bultzatu dituztenei euren lana eskertu die lehendakariak. "Horiek jakin dute gure kultura eta izakera mantentzen, eurak ohartu ziren gure herria garatzeko oinarria zela kultura" aipatu du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.