Proposamena eztabaidatzen jarraitzearen aldeko jarrera bultzatuko du Madrazok ostiralean, EBren Kontseilu Politikoaren bileran. Alderdiko koordinatzailearen iduriko, hori da har dezaketen jarrerarik koherenteena.
"Jarraikortasun eta koherentzia lerro bat eman nahi diot gure argumentazioari eta gure jarrera politikoari, eta jarrera hori ez da inoiz blokeoaren aldekoa izan. Koherentzia jarrera bat zerikusirik ez daukana PPren, PSEren eta Batasunaren jarrerarekin, etengabe eztabaida honen gurpilaren ibilia oztopatu nahi izan baitute; Eusko Legebiltzarrean beren proposamenak aurkeztu ere ez dituzte egin. Gu ez gara inoiz jarrera suntsitzaile, negatibo eta inmobilista batean egon; baizik eta prozesuak aurrera egitea bultzatu nahi izan dugu eta Estatutuaren erreforma errealitate bihurtzea", esan du Madrazok.
Nolanahi ere, argi utzi du Jaurlaritzako Hiruko Gobernuko bazkideekin batera onartu zuten testuan jasotzen diren hainbat elementu ez dituztela egoki ikusten, eta Eusko Legebiltzarreko lantaldeanizandako eztabaidetan ez dutela urreratze handirik egin. Ibarretxeren Planak jasotzen duen gizarte eredua, autogobernuari ematen zaion dimentsio soziala eta naziotasunaren eta herritartasunaren artean egiten den bereizketa direla desadostasunerako puntu nagusietakoak agertu du. Hala ere, adostasunak lortzeko aukerak badaudela uste du EBko koordinatzaileak.
Jaurlaraitzaren Estatutu Proposamena
Ibarretxeren Plana ez blokeatzea proposatu du Madrazok EBren Kontseilu Politikoan
EB Ezker Batuko Kontseilu Politikoak etorkizunean Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenaren inguruan zer jarrera hartu erabakiko du ostiralean. Javier Madrazo kooordinatzaileak proposamen zehatz bat eramango du batzarrera: Ibarretxeren Planaren eztabaida ez blokeatzearen aldekoa. Nolanahi ere, Jaurlaritzak onartutako testuaren eduki askorekin EB ez datorrela bat berretsi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu