Kontseiluko buruek Gasteizen agertu dutenez, Jaurlaritzaren Estatutu proposamenak ardatz bat izan behar du hizkuntz normalizazioaren arloan: herritar guztiek dutela euskara jakiteko obligazioa eta erabiltzeko eskubidea.
Ardatz horren muina bete dadin, Ibarretxeren Planean jaso beharreko neurri zehatzak zeintzuk diren agertu du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak: batetik, belaunaldi berriak euskara menperatuko dutela ziurtatuko duen hezkuntza sistema jartzea abian Administrazioak; bestetik, helburu eta epe zehatzez hornitutako hizkuntz politika martxan jartzea. Halaber, euskararen erabilera bermatuko duten eta hizkuntz eskubideen urraketak ezabatuko dituen corpus juridiko bat osatzea, eta etorkinak euskaldundu ahal daitezen neurriak hartzea proposatu du Kontseiluak.
Hizkuntz normalizazioa