EAJko bozeramaile Joseba Egibarrek azaldu duenez, hirukoak saiakera egingo du bot puntu horietan ados jartzeko. EB-Berdeek dezenteko desadoztasuna dituzte ordea.
SAko bozeramaile Arnado Otegik gaurko jarduna "tertulia" bezala definitu du. Izan ere, bere esanetan, talde bakoitzak bere jarreren berri eman du, baina ez da negoziaketarik egon. Gainera, bere iritzian hemendik aurrerako bileretan ere berdina gertatuko da, eta aurreratu duenez, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaren tramitazioan ez da berri garrantzitsurik izanen.
Estatutu berrirako proposamena
'Ibarretxeren planaren' bost artikulu aztertu dituzte, baina ez dute batere akordiorik lortu
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena eztabaidatzeko Eusko Legebiltzarrean osatu zen lantaldean proposamenaren lehen bost artikuluei dagozkien emendakinak aztertu dituzte gaur. Eztabaida egin dute, baina ez dute testu bateratu bat egiteko inolako akordiorik lortu. PPk eta PSE-EEk ez dute eztabaindan parte hartzen, SAk osoko zuzenketa aurkeztu du, eta hirukoa osatzen duten EAJ, EA eta EB-Berdeak ere ez dira ados jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu