Euroagindu eskaera

Ibon Arbulu eta Garikoitz Mujikaren kontrako euroagindu eskaerak onartu ditu Frantziak

Askatasunak jakinarazi duenez, Paueko epaitegiak Ibon Arburu eta Garikoitz Mujikaren kontrako euroagindu eskaera onartu ditu. Mujika aske utzi dute, baldintzapean, eta beraz, arratsaldean kartzelatik ateratzea espero da. Bien abokatuek, helegitea jarriko dute orain, kasazio epaitegian. Orain, azken erabakia hartu beharko du Frantziako Justiziak.

2005eko martxoaren 11
12:38
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek egin zuen bi horien kontrako euroagindu eskaera, eta Frantziako Justiziak, eskaerari baiezkoa ematea erabaki du, Araitz Zubimendi eta Unai Berrostegietaren kasuetan bezala.

Lau kasuetan helegiteak jarri ditu defentsak, eta orain, ikusteko dago zein izango den Frantziako Justiziak hartzen duen azken erabakia.

Askatasunak "gogor" salatu du erabakia, izan ere, beraien ustez "garbi gelditu da euren militantzia politikoagatik auziperatu dituztela" gainera, esan dute "ez dagoela inongo oinarririk euskal herritarrak auziperatzeko eta kanporazeko, ez bada Euskal Herriaren aurka eta proiektu politiko konkretu baten aurka Frantziak eta Espainiak amankomunean duten estrategia errepresiboa, ukatuz gure herriaren izaera". Horregatik, "oinarrizko eskubideak eta eskubide politikoak bortxatzen dituen euro aginduekin amaitzea exijitu" dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.