Igande honetan izango da eskertza ekitaldia, Bilbon

11:30ean hasiko da, Euskalduna jauregian. Dantza, musika eta bertsoak izango dira, baita hitzaldiak ere.

2010eko apirilaren 23a
16:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Igande honetan izango da Bilbon Egunkaria-ren eskertza ekitaldia. 11:30ean hasiko da jaialdia, Euskalduna jauregiko areto nagusian.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, dantza ikuskizuna egingo du Jon Maiak. Andoni Egaña eta Xabier Lizaso bertsotan arituko dira, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza bezala; azken horiek, baina, gitarrarekin. Gitarra eta beste instrumentu batzuekin kontzertua emango dute Gose eta Katamalo musika taldeek, eta baita ere Ubeda anaiek, Aitor Gorosabel eta Juan Mari Beltran musikariek.

Irati Jimenez idazleak testu bat irakurriko du. Xabier Mendigurenek Babes Taldekoen izenean hitz egingo du. Herri batzordeetako kide bat ere izango da bertan, baita Kataluniako eta Madrilgo batzordeetako ordezkariak ere. Egunkaria-ko langile ohi batek ere irakurriko du testua, eta Joan Mari Torrealdai mintzatuko da auzipetu guztien izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.