Hondakinen kudeaketa

Igandeko mosaikoa babestu du hainbat jende ezagunek

Atzoko agerraldiaren une bat. G. GARAIALDE / ARP.
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak iganderako Donostiako Saguesen antolatu duen mosaikoarekin bat egin du kultura eta kirol arloko dozenaka jende ezagunek. Errauste planta eraikitzeko proiektua bertan behera uzteko eskatuko dute igandeko ekitaldian. Atzo egindako agerraldian hainbat herritar ezagunek babesa eman zioten mobilizazioari, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu zituzten: «Etsipenean eta ezkortasunean oinarritutako etorkizun grisa albo batera utzi, eta gure esku dagoena egin dezagun gure seme-alabek, ilobek edo bilobek merezi duten etorkizun koloretsu eta hobeagoa izan dezaten». Sinatzaileen artean daude, besteak beste: Ainhoa Aierbe, Joseba Tapia, Pello Zabala, Imanol Agirretxe, Eñaut Zubikarai, Ion Izagirre, Joxe Manuel Erasun, Oiana Blanco, Ibon Urbieta, Iñaki Errasti, Haize Zinkunegi, Patxi Usobiaga, Esne Beltza, Eñaut Elorrieta, Aitor Gorosabel, Imanol Ubeda, Andoni Tolosa, Mikel Laskurain, Ixabel Agirresarobe, Ainere Tolosa, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi, Mikel Mendizabal, Joxe Mari Agirretxe eta Julia San Jose.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.