Espexe Administrazioko iturriek azaldu dutenez, espetxeko arropa garbitegiera joateko baimena eskatu zuen Letonak, eta han trajea jantzi zuen. Halaber, abokatuek espetxera sartzeko eta ateratzeko erabiltzen dituzten txartelen moduko bat, berak egindakoa, jarri zuen. Hala, kontrol bat igarotzea lortu zuen, baina bigarrenean, atzeman egin zuten. Harrapatu eta gero zigor ziega batera eraman zutela jakinarazi du Espetxe Administrazioak.
Igor Letona iazko azaroaren 16an atxilotu zuten Agenen, eta epaiketaren zain dago.
Presoak
Igor Letonak La Santetik ihes egiteko saioa egin duela diote Frantziako espetxe agintariek
Igor Letona euskal herritarra La Santeko kartzelatik ihes egiten saiatu dela jakinarazi du gaur Frantziako Espetxe Administrazioak. Iturri horien arabera, berak egindako abokatuentzako baimen txartel bat erabiliz egin zuen atzo ihes egiteko saioa. Kontrol bat igarotzea lortu zuela diote, baina bigarrenean harrapatu egin zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu