«ETAren indarkeriaren beldurrez edo mehatxuz» Euskal Autonomia Erkidegotik «ihes» egin zuten herritarrak laguntzeko egitasmoa aurkeztu zuten, atzo, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarreko biktimen batzorde txostengilean.
Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek eman zuen egitasmoaren berri. Jaurlaritzak proposatu dituen neurrien artean daude, besteak beste, itzuli nahi dutenei etxebizitza publikoa eskuratzeko erraztasunak ematea, prestakuntzan edo enpleguan laguntzea, seme-alabei hezkuntzarako laguntzak ematea eta beste gizarte laguntza batzuk.
Jaurlaritzak ez du bultzatuko, ordea, itzuliko ez direnek EAEn botoa emateko aukera izan dezaten, Aresek azaldu duenez, besteak beste, «hori Madrilgo Kongresuari dagokiolako, hauteskunde erregimeneko legea aldatzea eskatuko bailuke».
Egitasmoa aurrera ateratzeko, Herrizaingo sailburuak adierazi du, Terrorismoaren Biktimen Legean aldaketa batzuk egin beharko direla, EAEn erroldatu gabe daudenentzat «salbuespenezko formulak» ezartzeko. Aresek azaldutakoaren arabera, ponentzian alderdi politikoek «harrera ona» egin diote egitasmoari, eta uztaila baino lehen legean aldaketak egitea onartuko dutela uste du. Biktimen Arretarako zuzendari Maixabel Lasak landuko du proposamena.
«Ihes egindako mehatxatuak» lagundu nahi ditu Jaurlaritzak
Ez du bultzatuko haiek EAEn botoa emateko egitasmoa, «eztabaida hori Kongresuari dagokiolako»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu