Iñigo Aranbarriri saria ematerakoan honakoa irakurri du Mikel Asurmendik: “Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela entzun izan dugu maiz. Eta maiz hala izango da. Baina askotan, gehienetan, hitzbatek, mila irudi desitxuratu eta errealitate asko ezkuta ditzake.Hitzek, erabiltzen ditugun hitzek, egiten gaituzte eta beren esanahiraegokitzen dute errealitatea. Euskarazko prentsaren errealitatetik abiatuta, eta etxe barrukoeta kanpoko hautsak harrotzea xede, formatu berritzailea eskaintzendigu igandero BERRIA Egunkariak. Sail zirikatzailea, deserosoa bezainatsegina, zuzena bezain egokia... “
Julian Iantziri Estitxu Eizagirrek eman dio saria. “Estilo eta tankera oso desberdinetako programetanikusidugu, eta denetan jakin du egoki moldatzen. Plato barruan nahizkanpoko grabazioetan eroso mugitu da. Lehiaketetan, jakin dulehiakideak bideratzen eta dokumentaletan gida interesgarri bihurtuzaigu. Ikusleak, aldamenean sentitzen duen aurkezle gutxi horietakobat da. Etxekoa, gertukoa, naturala.....”
Irratikoa Argiako kazetari Izaskun Jauregik eman dio Mikel Bujandari. Hona irakurritakoa: "Gaur sarituko dugun pertsonak badaki zer den bitartekogutxirekin lan egitea. Egia esan, uste dugu, bitarteko askorekin lan egitea zer den oraindik ez dakiela, nahiz eta urte batzuk daramatzan ofizio honetan. Egunero eskaintzen dituen albisteak, berak landutakoinformazioaz aberasten ditu. Bitarteko eskasiak ez baitio eragotzi,informazio erreferente desberdindu bat lortzea. Urtetan ondutakoestilo pertsonala du informazioa eskaintzerakoan, kafesnea bezainbeharrezkoa Iruñerriko eta Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleaskorentzat.”
Sareko Argia saria, Kepa Urbietak jaso du, Uztarria.com-eko editoreak. Sareko Argiako arduradun Eli Pombok eman dio, eta honakoa esan du: “Aurtengoa blogen urtea izan da eta aitortu beharra daukaguhainbat euskal internautak lan ugari egin duela. Segur aski batekbaino gehiagok mereziko luke saria. Baina aurtengoan herri mailakoweb gune dinamiko bat nabarmendunahi izan dugu. Herriko informazio eskaintza ugari eta erabilgarria eskaintzeazgain, herriko bizitza sozialaren kezkak eta eztabaidak jasotzen etaeragiten asmatu dutelako. Hala, beren foroan gutxitan bezalakoeztabaidak, aniztasuna eta ekarpenak aurkitu daitezke. Herriko informazioa sareko mentalitatez, begiz etaantolamenduz islatzen asmatu dutelako, aurtengo Sareko Argia saria.
Merezimenduzko saria, berriz, Gorringo Taldeak jaso du, eta honakoa irakurri du saria eman dion 'Argia'-ko kazetari Katixa Garatek: “Argia Sariak komunikazio sariak dira, eta urtero, Telebista,Irratia, Prentsa, Publizitatea eta Internet ataletako sariak banatzenditugu.Komunikazioak ordea, bizitzaren eta kulturaren esparrugehiago ere hartzen ditu. Eta iruditu zaigu, gaur saritu nahi duguntalde honek euskaldungo osoa bere sareetan harrapatzea lortu duela.Ez da bide bakarra noski, baina bide bat bahintzat erakutsi dute. Jende askorengana iritsi dira. Askorengana. Eta beraiengandikhurbil ibili diren guztiak gainera pozik utzi dituzte. Euskaldunak algarabatean elkartu gaituzte”.
Argia sariak
Iñigo Aranbarrik, Mikel Bujandak, www.uztarria.com-ek, eta Gorringo taldeak jaso dituzte Argia Sariak
Prentsa idatziko Argia Saria Iñigo Aranbarrik jaso du aurten, irratikoa Mikel Bujandak, telebistakoa Julian Iantzik, Sareko Argia =lUztarria.com == http://www.uztarria.com/ =l-ek eta merezimenduzkoa berriz, Gorringo taldeak 'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlanagatik. Aurten publizitatearen saria inori ez ematea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu