Iñigo Cabacas omenduko du Basauriko plaza batek (Bizkaia). Basozelaiko ur biltegia zegoen lekuan ari dira plaza berria egiten, eta hari gazte basauritarraren izena jartzea erabaki zuten atzo EAJk, PSE-EEk, PPk eta EH Bilduk. Lanak bukatzen dituztenean "politizaziorik gabeko ekitaldi bat" egitea ere adostu dute aho batez, Cabacas omentzeko.
2012ko apirilaren 5ean hil zen Cabacas, Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek buruan jo ondoren. Atzoko bozketan, hilketa argitzeko ikerketarekin aurrera jo beharra dagoela ere adierazi zuten EH Bilduko zinegotziek. Oraingoz, lau ertzain inputatu dituzte gertaera harekin lotuta.