gizartea

Ikastetxe bateko horma bat jausi da Bilbon, baina ez da zauriturik izan

Haize bolada handiak eragin du ezbeharra 2:30ean, hiriburuaren erdialdean.

2009ko abenduaren 28a
12:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Haizetearen ondorioz ikastetxe bateko horma bat erori da bart Bilbo erdialdean, Juan de Garai kalean, baina ez da zauriturik izan. Pare bat orduz trafikoan eragozpenak sortu ditu, besterik ez.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 2:30ean izan da ezbeharra, Amor Misericordioso ikastetxean. Saskibaloiko saski bat jausi da lehendabizi, eta horrek aipatutako kalera horma jaustea eragin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.