Iker Iparragirre eta Imanol Beristain aske atera dira espetxetik

Oier Oak Frantziako Poliziaren esku atxilotuta jarraitzen du, Baionako polizia etxean

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Iker Iparragirre preso azpeitiarra libre atera zen atzo Madrilgo Soto del Real espetxetik. Otsailaren 16an Espainiaratu zuten Iparragirre, Frantzian espetxe zigorra bete ostean. Lau urteko zigorra jarri zioten han, eta lau urte eta erdi zeramatzan espetxean bere kontrako epaia atera zenean. ETAko kide izateagatik Espainiaratu zuten orduan, Auzitegi Nazionalak hala eskatu zuelako. Baina Frantzian delitu bera egotzita bete zuen zigorra, eta beraz Espainian ezin dute berriz zigortu. Besterik egozten ez diotenez, libre uztea erabaki zuen Pablo Ruz epaileak. Atzo gauean zen herrira iristekoa, eta aurreneko harrera egin behar zioten herritarrek.

Imanol Beristain ere aske atera zen atzo Madrilgo Alcalako espetxetik, 30.000 euroko bermea ordainduta. Segiko Ipar Uribeko arduraduna izatea leporatu zion Fernando Grande-Marlaska epaileak

Bestalde, Oier Oa Baionako polizia etxean dago, oraindik, atxilotuta. Joan zen ostiralean atxilotu zuten Angelun. Segiko kide izatea egotzita epaitu behar zuten 2009an, baina ez zen epaiketara agertu. Larresoroko herriko etxearen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte egunotan, Oa askatzeko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.