Ikusmen desgaitasunen bat dutenek etxean jaso ahal izango dute bozkatzeko dokumentazio egokitua, lehen aldiz

Eskaera egiteko epea martxoaren 25era arte egongo da irekita.

ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan ikusmen-desgaitasuna dutenentzako egokitu zen botoa emateko aukera. Irudian, Donostian, boto ematen. JUAN HERRERO / EFE
2024ko martxoaren 2a
15:00
Entzun

Ikusmen desgaitasunen bat dutenek eta braillez irakurtzen dakitenek etxean jaso ahal izango dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko dokumentazio egokitua, lehen aldiz. Martxoaren 25era arte izango dute tartea eskaera egiteko. Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako telefonora deitu beharko dute horretarako, 012ra.

Ikusmen desgaitasunen bat dutenek eurek erabaki ahal izango dute boto paperak eta dokumentazioa etxera bidaltzea nahi duten, edo Eusko Jaurlaritzak dagokion bozketa mahaira. Orain arte bigarren aukera bakarrik zeukaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.