Pilota

Ikusmin handia buruz buruko finalerako pilota aukeraketan

Jendetza eta txantxa giroa izan dira nagusi, gaur, Donostiako Atano pilotalekuan. Izan ere, Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok igandeko buruz buruko finalean erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte gaur. Hautaketarako zuten denbora oso xahutu dute bi pilotariek eta gustura agertu dira amaieran.

2006ko ekainaren 1a
17:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Pilotazale ugari hurbildu da gaur Donostiako Atanora. Pilota aukeraketa gogoz jarraitu dute 500 lagunek. Aimar Olaizolak txantxetarako tartea hartu eta ziurtatu du jaialdi guztietan gaur adina ikusle gustura hartuko luketela enpresek.

Olaizolak 104,7 eta 102,7 gramoko pilotak aukeratu ditu, Irujok berriz, 105,3 eta 105,1 gramokoak. Irujok pilota biziagoak hautatu ditu, indartsuagoak.

Apustu zaleentzat Irujo da faborito nagusia. Dirua doble aterako da errioxarraren alde. Xanti Agirre artekari beteranoak azaldu duenez, ohikoa izaten da horrelako finaletan dirua norbaiten alde nabarmen ateratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.